Skip to main content

Nerea Kortajarena, EH Bildu: 'Lehendakariak edo Berdintasun sailburuak Hondarribian egon beharko luke'

Elkarrizketa

Nerea Kortajarena EH Bilduren legebiltzarkidea eta taldeko koordinatzailea elkarrizketatu dugu Gurean Gaur magazinean.

Alardea hizpide, nabarmendu du izugarria izan dela 1.000 lagunetik gora alarde parekidean desfilatzen ikustea. Era berean, nabarmendu du alkateari dagokiola berdintasunaren bidea jorratzea, eta dio erakundeek, eta batez ere udalak, lidergotza hori erakutsiko beharko lukeela. Azpimarratu duenez, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaz gain, Lehendakariak edo Berdintasun sailburuak Hondarribian egon beharko lukete aldarrikapen berdinzale horren alde egiten.

Egoera ekonomikoari helduta, Kortajarenak azaldu du mezu katastrofistetatik at, politika publikoetatik “margen handia” dagoela egoera ekonomikari aurre egiteko, eta horretan “tematuko” direla adierazi du. Era berean, aberastasuna birbanatzeko politikak eta “herritarrak defendatzeko” burujabetza “ezinbestekoak” direla adierazi du.