Skip to main content

Eneritz Garro: "Osasun mentala oinarrizkoa da ikaskuntza prozesuan"

Elkarrizketa

Eneritz Garro Mondragon Unibertsitateko irakaslea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Ikaskuntza prozesuaz hitz egin dugu berarekin, eta “bizialdi osora” hedatu dela nabarmendu du. Covid19ak eragindako izurriak hezkuntzan izan duen ere izan du hizpide, eta azpimaratu du egoera honen ondorioei “herri gisa” erantzutea dela erronka.

Ikasketa prozesuan eragin dituen aldaketak izan du hizpide, eta nabarmendu du egoera honek aukera ematen duela curriculum-aren gainean eztabaidatzeko: “Zer da benetan funtsezkoa? Zertan sakondu nahi dugu? Zein dira gure ikasleen beharrak? Horretan jarri behar dugu arreta", dio.Era berean, irakasleek beren lanaz hitz egiteko espazioak behar dituztela dio, beren egiteko moduez, pedagogiaz, ikasleez, etab eztabaidatzeko.

Ikaskuntza prozesuan, osasun mentala “oinarrizkoa” dela nabarmendu du Mondragon Unibertsitateko irakasleak, eta alde horri erreperatu behar zaiola. Zentzu horretan, ikastetxeetan irakasleek egiten duten zaintza lana gehiago baloratu behar dela azpimarratu duzu. Izan ere azpimarratu du zaintza lehen mailako alderdia dela, eta familiatik familiara "izugarrizko" aldea egon zela itxialdian. “Arrakala izugarria izan zen”.

Ikaskuntza presentzial eta online-ari dagokionez, nabarmendu du ez dela berdina ikaskuntza presentziala online-ra ekartzea edo online-ean pentastutako ikasketa prozesua: “Online irakaskuntza izan daiteke kolektiboa”. Zentzu horretan, nabarmendu du kontua ez dela online edo presentziala, baizik eta kontutan hartzea online erakaskuntza zertarako erabiltzen den, eta kontuan hartzea “nola” egiten den.

Era berean, ikerkuntzaren garrantzia izan du hizpide, eta nabarmendu du ikerketarik gabe zaila dela aurrerantz egiteko pausoak zein diren intuitzea.