Skip to main content

Eraitz Saez de Eguilaz: 'Gaztelagun programa 'partxe' bat da etxebizitza arazoaren aurrean'

Elkarrizketa

Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduren legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Beasaingo (Gipuzkoa) Loinatz jaietan emakume batek salaketa aurkeztu du sexu-eraso bat pairatzeagatik, “gogorra izan da festen atarian halako gertaera batekin jaiak bukatzea”. “Argi eta garbi ikusten dugu emakumeen kontrako biolentzia existitzen dela” azpimarratu du Eraitzek. Bestalde, indarkeria egoera horien aurrean erantzun bateratu bat emateko aukera errealak izan behar direla azaldu du eta prestatuta egon behar garela mugimendu feministarekin batera.

Horrez gain, etxebizitzen auziaz, prekarietateaz, osasun mentalaz eta gazteen egoeraz aritu gara.