Skip to main content

Deabru Beltzak kale antzerkia, ‘esku bat danborrean eta bestea probokazioan'

Elkarrizketa

Deabru Beltzak kale antzerki taldeko zuzendaria den 'Garbitxu'ri egin diogu elkarrizketa "Gurean Gaur" magazinean. Kale ikuskizun onenaren Max Saria jaso berri du taldeak,  'Simfeuny' lanagatik: "Izugarrizko aldaketa suposatu du sariak, ez genuen inondik inora saria jasotzea espero, indarrez bete gaitu" azpimarratu du 'Garbitxu'k.

Deabru Beltzaken sorreraz ere aritu dira Leire eta 'Garbitxu', 25 urte bete duen konpainia baita: "Hasieran, taldea gazteentzako zerbait desberdina sortzeko asmoz sortu zen". Deabru Beltzak perkusioa eta sua uztartzen ditu, eta taldearen sorrera gogora ekarrita, proiektua sortzeko inspirazioa Zugarramurdiko akelarretik etorri zitzaiela azpimarratu du. 

Kanpoan etxean baino ezgaunagoak direla azaldu du ‘Garbitxu’k: "Atzerria izan da gure lan egiteko esparru nagusia orain arte". 

Bestalde, kalean aritzeak bihurtzen du desberdin Deabru Beltzak taldea: "Kaleak indar handia ematen du antzerkia egiteko orduan" esan du, kalea beti baita desberdina, inoiz ez dakizu nolakoa izango den jendearen erreakzioa.

Bukatzeko, pandemia dela eta, urte gogorra bizi izan dutela azaldu du: "77 ekitaldi galdu genituen. Ekiporik gabe gelditzeko beldur ginen".