Skip to main content

Inaxio Oiarzabal: 'Hurbilketetan moteltze bat eman da, denbora agortzen ari zaio Madrili'

Elkarrizketa

Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Izan Bidea dinamikaren baitan ezarritako 3.127.326 km-ko erronkari amaiera emango dio Sarek Urriaren 8an Donostian. Egitarau zabala prestatu dute, "jaialdi handi bat antolatu dugu aldarrikapenerako eta jairako, duela 2 urte hainbeste kilometro elkarrekin egitearen erronkari amaiera emateko" azaldu du Inaxiok.

Datuei begira, lau urte bete dira Madrilek adierazi zuela salbuespeneko espetxe-politika baztertu eta espetxe-politika arrunta ezarriko zuela. Aurrerapauso batzuk eman diren arren, blokeo egoera dagoela salatu du Sarek: "Azken hilabeteetan kezkatuta gaude euskal herriratzeak ez direlako ematen ari, moteltze bat nabaritu dugu, euskal presoen % 36 Espainiako espetxeetan daude oraindik". Horregatik, behar-beharrezkotzat jotzen dute euskal preso guztiak Euskal Herriratzea eta urriaren 8an denok Donostiara gerturatzea.