Skip to main content

Josu Erkoreka: 'Jardun politikorako erabili nahi dute batzuek memoria'

Elkarrizketa

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua izan dugu Hamaika Telebistan.

Elkarbizitzan egoera positiboki asko aldatu dela esan du Erkorekak. Memoria justizia eta erreparazioa bultzatzeko ekimenak martxan jarri diren aldetik, “bideragarriagoa” dela Euskal Herriko egoera politiko-soziala. Memoriari lotuta eta jasandako sufrimenduak aitortze aldera batasuna lortzearen beharra nabarmendu du.

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak nurri sorta bat aurkeztu du bart egoera ekonomikoa hauspotzeko asmoz; baina batzuk eskumenak ez dituztela errespetatzen salatu du EAJk. "Hainbat ekimen bultzatzen dira erakunde zentraletatik gure eskumenak aintzakotzat hartzen ez dituztenak" berretsi du Erkorekak.

Gaiz aldatuta, neurri murriztailerik gabeko uda heldu da; herriko jaiak eta jaialdiak berreskuratzen hasi dira. “Orain arteko datuek erakusten dute arlo batzuetan arreta eskaintzeko arrazoiak daudela” adierazi du Erkorekak. Berebat esan du, delitu tasak gora egin duten arren salaketek ere gora egin dutela eta horrek orain arte ezkutuan dauden delituak ikusteko balio duela, “errealitatea zein den ezagutzea ezinbestekoa da diagnostikoak egiteko eta neurriak hartzeko”. Jaietan gerta daitezkeen erasoak saihesteko, segurtasun sailetik udaltzaingo gehienekin hitzarmenak lotuta daudela nabarmendu du elkarlanerako organoak finkatuta daude.