Skip to main content

Leixuri Arrizabalaga, EAJ: 'Euskal nazioaren aitortza posible dela ikusten dugu'

Elkarrizketa

Leixuri Arrizabalaga EAJko legebiltzarkidea izan dugu Hamaika Telebistan.

Urkullu lehendakariak egunotan Korsikara egindako bisitaz galdetu diogu lehendabizi. Plurinazionalitateak gauza on asko ekarriko lituzkeela azpimarratu du, "gure izanaren aitortza bat eta estatu desberdinen arteko aldebikotasuna, autogobernua eta erabakitzeko ahalmen gehiago". Bestalde, euskal nazioaren aitortza posible dela ikusten dutela esan du, beti ere, globalizazioaren errealitatea ahaztu gabe.

Horrez gain, EITB Focus inkesten emaitzen inguruan, ikus-entzunezko legeaz eta hezkuntza itunaz ere galdetu diogu.