Maria del Rio: 'Bilbo hiri bizigarria eta gozagarria izatea nahi dut'

Maria del RIo Bilboko Udalerako EH Bilduren hautagaia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

"Bilbotarra izanik bereziki ilusioa egiten dit Bilboko Udalera joatea" esan du. Bilbo hiri bizigarria eta gozagarria izatea nahi duela adierazi du, hiritar eta auzotar guztientzat.

EH Bildu Euskal Herrian lehenengo indar munizipalista dela gaineratu du, "jendeak zuzenean ezagutzen gaituenean gure gestioan sinesten dute". Osasun arreta benetakoa izateko kalitatezkoa, irisgarria eta gertukoa izan beharko lukeela gaineratu du.

Euskarari dagokionez bestalde, Bilbon euskaraz bizitzeko ahalegin gehiago egin behar dela adierazi du, "udaletxetik ez dirudi benetako aurrerapausoak ematen ari direnik, zehar-lerroak behar dira benetan aldaketak nahi baditugu".

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image