Skip to main content

Mikel Diaz de Alda: 'Gu baldintzatzeko beldurraren makinaria jarri nahi dute martxan'

Elkarrizketa

Mikel Diaz de Alda Gasteizko Mercedeseko LAB sindikatuko ordezkaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Aste honetan sinatu du aurreakordioa batzordearen gehiengoak enpresarekin. Honetan, ez dute gaueko seigarren txanda ezarriko, hala ere, Mikelek azaldu du aurreakordioan soldatak ez doazela KPIari lotuta eta eredu diskriminatzailea dela eta jendeak argi duela hurrengo urteetarako ez duela hori nahi. Berebat, azaldu du malgutasuna handitu eta erosmen-ahalmena galduko dutela akordioa aurrera badoa, gainera, mugikortasuna enpresa barruan ez dago lotuta akordioan bertan. ELA, LAB eta ESK sindikatuentzat, adostutakoa ez da nahikoa, horregatik mobilizazioei eusteko hautua egin dute. Mobilizazioek , bere aldetik jarraipen zabala izaten ari dira, eta alde horretatik pozik agertu da Diaz de Alda.

Aurreakordioa onartzen ez bada, Emilio Titos Gasteizko Mercedesko zuzendariak bukaeraren hasiera izan daitekeela iragarri du. "Beldurraren makinaria jarri nahi dute martxan" esan du Mikelek. Langileek hilaren 18an bozkatuko dute proposamena onartu edo ez, astelehenean ezezko aterako delakoaren esperantza du Mikelek, jendea kalean dagoelako.