Miren Agur Meabe: 'Hizkuntza batean edo bestean idazteko hautua kontzientzia kontua da'

Miren Agur Meabe idazlea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

'Nola gorde errautsa kolkoan' lanagatik Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi zuen irailean. Espainiar Estatuan poesiagintzan ematen den saririk garrantzitsuena da honako hau. Sari hau irabazi izanak bere bizitza aberastu duela aitortu digu Meabek, hainbat ekitaldi izan dituelako han eta hemen; hala ere, alde onaz gain txarra ere baduela esan du, agenda bete-betean bizi kalitatean galerak nabaritu dituelako. Euskal komunitatearentzat, oro har, euskarazko lan batek Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi izanak pozgarria izan dela azaldu du.

Meaberen aburuz, euskaraz idazteak hainbat adar ditu, alde batetik, esan du bere sustraiekin lotzen duen hizkuntza dela euskara eta maitasunezko ekintza bat bezala ikusten duela euskaraz idaztea. Bestetik, konpromiso bat ikusten du gizartearekin, ikuspegi ekologiko bat, Europako hizkuntza zaharrenetako bati bizirauten laguntzeko modu bat delako. Hizkuntza batean edo bestean idazteko hautua kontzientzia eta gaitasun kontua dela azpimarratu du.

Azken hilabeteotan jaso dituen errekonozimendu eta sariei buruz luze aritu gara elkarrizketa honetan; idaztearen artea eta euskara ardatz hartuta.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image