Skip to main content

Miren Dobaran: 'Eremu sozioekonomiko pribatua euskalduntzea da gakoa hurrengo urteotarako'

Elkarrizketa

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politiketako sailburuordea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan; gure hizkuntzak bizi duen egoera aztertu eta aurretik dituen erronkei heltzeko.

Euskararen egoerari helduta, pandemiak utzitako eraginei aurre egiten ari garela nabarmendu du. Gaur egun, berraktibatzeko eta euskararekin konektatzeko grina nabaria dela esan du, bai kalean, eskolan edota beste hamaika esparrutan. Hala erakutsi dute Korrikak edota Herri Urratsek, eta orain laster helduko dira baita ere Ibilaldia eta Euskaraldia.