Oihana Etxebarrieta: 'Elkar babesteko eta autodefentsa feministarako tresnak ezinbestekoak dira'

Oihana Etxebarrieta Legrand EH Bilduko Idazkari Feminista eta legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pegasus auziaz, indarkeria eta feminismoaz eta ekonomiaz aritu gara, besteak beste.

Pegasus auziaz galdetu diogu lehendabizi, "aurrean daukaguna benetan larria da" azaldu du, "honek erakusten digu sistematikoa den praktika baten aurrean gaudela". Horrez gain, egin den salaketa, kasu guztietan "benetan arduratzeko modukoa" dela adierazi du, gehituz, besteak beste, egoera honek suposatzen duen "ezjakintasunari argia jartzeko gaitasuna eskuratzeko nahia" daukatela.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image