Skip to main content

Xanti Ugarte: "Zaintzaren gaia azaleratu egin behar da eta gizartean beste eztabaida bat hasi behar da"

Elkarrizketa

Xanti Ugarte Gipuzkoako Senideak plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Pasa den astean Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagai guztiekin antolatutako Zaintza Demokratizatu mahaingurua izan du hizpide lehenengo. Ugartek azpimarratu du ariketa demokratiko garrantzitsua izan zela, alderdi politiko guztietako ordezkariak parez pare jarri zirelako.

Bestalde, Ugartek azpimarratu du alderdi politiko guztiek uste dutela zaintzaren gaia agenda politikoaren “erdigunean” jarri behar dela, baina dio ez dagoela “adostasunik edota proposamenik nondik eta nola hasi”: “Kudeaketa publiko pribatua, langileen lan baldintzak, erabiltzaileen eskubideak, osasun sistemarekin harremanak, parte hartzea… frente asko daude zabalik momentu honetan, baina alderdien artean ez dago adostasunik nondik heldu, ezta kemenik ere”.

Hori horrela, dio zaintzaren gaia azaleratu egin behar dela, eta gizarte mailako eztabaida bati ekin behar zaiola azpimarratu du: “Eusko Legebiltzarrean hasi behar da eztabaida, baina nola hasi ere adostu egin behar da, eta ez dago eztabaidarik momentu honetan”. Gehitu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkorako trantsiziozko lege bat behar dela, herritar guztiek baldintza berdinak izan ditzaten.“Dramatikotzat” jo du etxeetan gertatzen ari dena, eta salatu du ukatu egiten dietela Diputazioetako edo Jaurlaritzako mahaietan parte hartzea: “Ez da demokratikoa"