Image

Gure begiz

All Stories

Garbiñe Biurrun: 'Presoen birgizarteratzea errazteko beharrezkoak dira hurbilketak'

Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko epaile eta magistratuari justiziarekin zerikusia duten hiru galdera planteatu dizkiogu; euskal presoen eskubideetan zer aldatu den azken urtean judizialki, Madrilgo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren blokeoaren egoeraz eta Sexu Askaatsunaren Legeak ekarriko dituen aldaketez.

Asier Blas, EHU: 'Gerraren amaieran Ukrainak duen zeresana oso txikia da, mendebaldearen menpe dago

Krisi energetikoa areagotu besterik ez da egiten ari hilabeterik hilabetera. Errusiak Alemaniara bitarteko gasaren txorrota era mugagabean ixtearekin batera larriagotu da egoera. Asier Blas EHUko zientzia politikoko irakaslearekin aztertu dugu egoera ardatz geopolitikotik.

Gainera, Erresuma Batuko etorkizunaz ere aritu da, Liz Trussek Boris Jhonssonen lekukoa hartu ondoren. Haren hautaketan errelatoak, sare sozialek eta diskurtsoek izan duten eragina aztertu du.

Jon Ordoñez, [Berria]: 'Txileko Konstituzio berriaren gainean albiste faltsuak gailendu dira'

Txileko Konstituzio berriaren proposamena ez da aurrera atera. Ezezkoa gailendu da atzoko galdeketan; hamar herritarretatik seik bozkatu du Konstituzio berriaren aurka. Estatu parekidea, plurinazionala, soziala eta ekologikoa ezarri nahi zuen Txileko konstituzio berriak, emakumeen eskubideak eta indigenen eskubideak bermatuz. Emaitzak aztertu ditu Jon Ordoñez BERRIAko kazetariak.

Ane Irazabal: 'Errusiak gasaren iturria behin-betiko itxi dezaiokela uste du Alemaniak'

Nord Stream Errusiako gasa Alemaniara eramaten duen gasbidea geldiaraziko dute hamar egunez instalazioak konpontzeko. Baina Alemania kezkatuta agertu da konponketak aitzakiatzat hartuta gas hornidura erabat blokeatzeko arriskua ikusten duelako. Ane Irazabal kazetariak eman digu egoeraren berri Berlinetik.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image