Koldo Otamendi Musika Zuzenean saioko aurkezleak gaurko saioaren aurrerapena egin du.

Gazteek euskarari eta euskarazko kulturari buruz duten pertzepzioa ikertu du Naroa Jauregizuria Ahize-AEK-ko teknikariak, #Damolat proiektuari hasiera emateko. Ikastolen Elkartea unitate didaktikoa diseinatu du eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du. Egitasmoaren nondik norakoak eta ikerketaren ondorioak azaldu ditu Jauregizuriak.
Lurralde Antolamenduaren Legea moldatu nahi dute EAJk eta PSEk, “Interes Publiko Goreneko” proiektuen inguruko erabakiak udalei kendu eta Jaurlaritzari emanez. Moldaketaren aurka mobilizatzera deitu du Araba Bizirik plataformak, ostegunean. Iñigo Leza kideak azaldu du lege moldaketa honek ekar ditzakeen ondorioak.