Gure begiz

All Stories

Vero Satrustegi: 'Konstituzio fujimorista berritzeko prozesua luze joko du Perun'

Vero Satrustegi kazetariarekin batera Latinoamerikako berriei errepasoa eman diegu.

Hasteko, Kolonbiara begira jarri gara; urte honetan dagoeneko 18 bake-sinatzaile erahil dituztelako. Ez hori bakarrik, azken astean beste mugarri bat gertatu da: militarrek positibo faltsu bezala aurkezteko nekazariak erahil dituztela aitortu dute Bake Auzitegian.

Peruko Gobernuak konstituzio fujimorista aldatzen saiatzeko prozesua hasi du eta horren gakoak eman ditu Satrustegik. Mexikon, AMLO presidenteak proposatutako erreforma elektrikoaren porrotaz ere aritu da kazetaria.

Niko Cuenca: 'Argindarra merketzeko sistemak inflazioa murriztuko du zertxobait'

Niko Cuenca ekonomialariarekin aztertu ditugu ekonomia alorreko azken berriak; elektrizitatearen prezioa mugatzeko Espainiak eta Portugalek Bruselarekin adostutakoa, inflazioaren norabidea eta EBZk Estatuen zor publikoa erosteari uzteko iragarpenaren ondorioak.

Gainera, Niko Cuenca da Enpresabidea.eus hedabide digital berriko zuzendaria eta ekimen berriari buruz ere mintzatu da.

Miren Basaras: 'Maskararen derrigortasuna kentzea modu mailakatuan egin behar zen'

Miren Basaras mikrobiologoak maskararen derrigortasuna kentzearen balorazioa egin du. Bere ustez, "arinegi" heldu da neurria, eta "era mailakatuan" egitearen aldekoa izango zen bera.

Azaldu duenez, birusaren transmisioa altua da oraindik. Detektatzen diren positiboak ez dira gizartean dauden guztiak nabarmendu du. Maskara kentzearekin piztu diren zalantzei erantzunez, leku itxietan zer-nolako aireztapena eta pertsona multzoa dagoen kontuan hartu behar dela ohartarazi du maskara erabiltzeko ala ez.

Haren esanetan, pertsona zaurgarrienak babestea da lehentasuna orain. Horretarako, eurek hartu beharko dituzte neurriak, maskararen erabilera egokiarekin. Gizarteari dei egin dio horretan ere laguntzeko.

Eguzki Urteaga: 'Eskuin muturreko botoa sendotzen eta hedatzen ari da Frantziar estatuan'

Frantziako hauteskunde presidentzialak irabazi ditu Emmanuel Macronek, aurreikuspenen arabera.

Eguzki Urteaga soziologoarekin aztertu ditugu emaitzen nondik norakoak; Ipar Euskal Herriko bozak, Frantziako ezkerraren zatiketaren ondorioak, ultraeskuinaren gorakada eta ekainean ospatuko diren hauteskunde legegileei begira zabaltzen diren aukerak.

Ane Alava: 'Euskal Herrian zutik dagoen gazteria bat dagoela erakustera goaz'

Zugarramurditik Elizondora gazte martxa egingo du Ernaik, apirilaren 14tik 17ra, 'BostEHun eta zutik!' lelopean. Ane Alava gazte antolakundeko bozeramaleak eman dizkigu xehetasunak. Horrez gain, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren etortzekoa den epaia eta Madrildik ekonomia alorrean etorritako aldaketak izan ditu hizpide.

Egoitz Rodriguez: 'Korrika aurretik ikuskizun interaktiboa egingo dugu Gookapiren Iratxoekin'

'Iratxoen Kantu Sekretuak' ikuskizun «magikoa», Korrikari hasiera emango dio. Iñigito Txapelpunkekin elkarlanean, Gookapi Euskaraz youtubeko kanalean umeei zuzendutako bideoak kaleratzen dituzte Baleuko ekoiztetxetik. Korrikari hasiera emateko ikuskizuna Amurrion izango da; Egoitz Rodriguez proiektuaren zuzendariak eman digu proiektuaren eta gaurko ekitaldiaren berri.

Iñigo Aduriz: 'Sanchezek Saharari buruz emandako azalpenak tramite bat izan dira'

Krisi ekonomikoari aurre egiteko plana azaldu du gaurkoan Pedro Sanchez espainiar gobernuburuak Madrilgo Kongresuan talde politikoen aurrean. Ez hori bakarrik, Saharari buruz hartu duen erabakiaz ere mintzatu da. Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetaria Madrildik mintzatu da Kongresuan dagoen giroaz; baita Sanchezek hartutako neurrien aurrean talde politikoen iritziak jaso ditu ere.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image