
Gure begiz
All Stories
Europako Batasuna da munduko "deforestazio inportatzailerik” handienetan bigarrena, WWF Naturarentzako Mundu Funtsa erakundearen ikerketa baten arabera. Blokeak deforestazioan, klima aldaketan eta biodibertsitatearen galeran duen erantzukizuna murrizte aldera, EBk araudi proposamen bat bultzatu du. Europako Parlamentuak Bruselaren hasierako testua moldatu du, ekologisten zenbait eskari jasota. Batzordeak, kontseiluak eta parlamentuak adostu behar dute orain araudia.
Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetari eta politika arloko arduradunarekin aztertu ditugu hainbat gai; BBCren dokumental baten arabera, Espainiak erantzukizuna du Melillako hesiaren heriotzetan. Honek ondorioak “ekarri beharko lituzkeela” iritzi du Adurizek. Haren esanetan, bi ondorio atera daitezkeelako: Espainiako mugetan giza eskubideak urratzen direla eta horiek ezkutatzen zaizkigula. Ikerketa atzerritik etorri izana deitoratu du.
Bestalde, astelehenean eta lehen aldiz omendu du Espainiako estatuak instituzionalki frankismoko biktimak, Memoria Demokratikoaren Legeak agintzen duenez. Adurizek biktimak “oso eskertuta” egon zirela nabarmendu du; baina azpimarratu du espainiar eskuinak ez duela omenaldia babestu, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen ez den bezala. Azkenik, botere judizialaren kontseilu nagusia berritzeko alternatibak zeintzuk izan daitezkeen azaldu ditu.
Brasilgo hauteskundeen bigarren itzulia, Haitiko gatazka politiko soziala eta Kolonbiako bake prozesu izan ditugu hizpide Vero Satrustegi nazioarteko berriemailearekin.
Larragako eskola publikoa izan da azkena, baina asko dira Nafarroako Hezkuntza Sailera jo behar izan duten ikastetxeak D ereduko lerroa ireki dadin aldarrikatzera. Nafarroan euskaraz ikastea eskubidea bada ere, esfortzu gehigarria egin behar dute eremu ez euskalduneko familiek eskubide hori bermatu ahal izateko. Horretaz mintzo da Ion Orzaiz, Berriako kazetaria. Zonifikazioa eta D ereduko erroko arazoaz eta euskarafobiaz, hain zuzen ere. Hordago plataformak tuteran deituriko manifestazioan aldarrikatu zuenez, "zonifikazioa bera zentzugabekeri handia baita" .
Elikagaien prezioa nabarmen handitu da inflazioarekin batera, kanpotik datozen elikagaiekiko dugun menpekotasuna agerian utzita. Via Campesinako emakumeekin batera hausnartzen izan dira zenbait elkarte elikadura burujabetza eta ekoizpen ereduari buruz, tartean Bizilur. David Lopategi elkarteko kideak aztertu du zeintzuk dira aurretik dauden erronkak eta alternatibak.
Donostiako Onkologikoko paziente eta erabiltzaileek zentroaren “desintegrazio-egoera” salatu dute. Enpresa-batzordearekin batera, manifestazioa egin zuten larunbatean Donostian, Osakidetzan “erabat integratzea” aldarrikatzeko. Sandra Barkaiztegi onkologikoko pazientea da eta baita erabiltzaileen batzordeko kidea. Berak azaldu digu pazienteek artatuak izateko bizi duten egoera eta euren aldarrikapenak.
Min kronikoa dutenen bizi-kalitate hori hobetzeko asmoz, ekainaren 27an Kongresuko Osasun Batzordeak irizpena onartu zuen, Gobernuak kalamua osasun esparruan legeztatzeko beharrezko neurriak eta protokoloak abian jar ditzan.
NBEk 2020ko abenduan onartu zituen landare horren propietate terapeutikoak eta erretxina. Kalkuluen arabera, Euskadin 3.000 gaixo kronikok jotzen dute kanabisera patologiak edo tratamendu medikoen albo-ondorioak arintzeko.
Ekaitz Agirregoitia biologian doktorea, EHUko irakasle ikertzailea eta Kanabis Medizinalaren Espainiako Behatokiko kidea da. Berarekin aztertu dugu etor daitezkeen aldaketak.
- Iñigo Aduriz, Eldiario.es: ‘Gobernutik esaten dute etxeko lanak ondo egin direla eta ez dela murrizketa energetikorik izango’
- Maite Ubiria, kazetaria: ‘Macronek bi aukera ditu, protestei erantzutea krisi soziala betikotuz ala elkarrizketa sozialari ekitea’
- Iñaki Petxarroman, kazetaria: ‘AHTren Euskal Herriko zati guztiak bukatzekotan, mende erdian izango litzateke’
- Niko Cuenca, ekonomialaria: ‘Gasaren tarifa libretik arautura igarotzea oso erraz egin daiteke’
- Aitor Urresti, EHU: ‘Plaka fotovoltaikoak jartzea ez dago edonoren esku, instituzioek bultzatu beharko lukete’
- Joxean Txintxurreta, Begiris: ‘Hirietan, irisgarritasuna beharrean, ekonomia jartzen da lehentasun gisa’