Image

Gure begiz

All Stories

Jon Las Heras, EHUko irakaslea: ‘Deflaktazioak neoliberalismo kutsua du’

Aberatsei zerga berri bat sortzeko aukera lantzen ari da Moncloa, errenta handienak dituzten pertsonei "ahalegin" handiagoa eskatuko dietela ziurtatu dute. Zerga 2023ko urtarrilaren 1ean sartuko litzateke indarrean, eta aldi baterako neurria izango litzateke. Jon Las Heras EHUko irakasle eta ikerlariarekin aztertu dugu nori aplikatu beharko litzaioken zerga hori; fiskalitate ereduaz

Iñaki Iriondo, GARA: ‘Gaiak finkatu eta aurretik landu behar dira akordio zabalak lortzeko’

Herri itun zabalak lortzeko beharra eta horretarako prestutasuna agertu dute alderdi politikoek politika orokorreko eztabaidan. Horiek lortzeko bidean zer hartu beharko den kontuan eta zein gaien gainean izan daitezkeen aztertu du Iñaki Iriondo GARAko kazetariak.

Miren Basaras, mikrobiologoa: ‘Azken urteetan agertu diren pandemia guztiak birus zoonotikoak izan dira’

Pandemiaren amaiera gertu egon daiteke Munduko Osasun Erakundearen arabera. 2020ko martxotik izandako heriotza kopuru txikiena erregistratu zuten joan den astean. Ohartarazpen bat ere egin du OMEk: pandemia gehiago etorriko direla. Egoera aztertu dugu Miren Basaras mikrobiologoarekin.

Patxi Gaztelumendi: ‘Elexpururen desobedientzia ekintzak ez du ondoriorik izan momentuz’

Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa ospatzen ari dira Bizkaian. Europa osoko kirolariak etorriko dira Euskal Herrira txapelketan parte hartzera, baina antolatzaileek iragarri dute Espainiako edo Frantziako elastikoa jantzi beharko dutela euskal jokalariek, eta hori egin ezean deskalifikatu egingo dituztela. Dena den, Juan Martin Elexpuruk Espainiako jantziei uko egin eta bere klubekoekin hartu du parte beteranoen Europako Duatloi Txapelketan. Gu Ere Bai taldeak keinu bera egitera animatu ditu aste barruan ariko diren euskal kirolariak. Taldeko bozeramailea da Patxi Gaztelumendi, harekin aztertu dugu gaia eta euskal selekzioak eratzeko aukeraz, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren akordioaren ondotik.

Frankismoaren krimenen aurkako plataforma: ‘Botereek ez dute nahi inondik inora ere frankismoa judizializatu’

Rodolfo Martin Villa Argentinako Zigor Kasazioko Ganberan deklaratzekoa zen telematikoki aurreko astean, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskian eta 1978ko Iruñeko San Fermin jaietan egindakoari buruz. Saioak eman zuena eta hemendik aurrera espero dutenaz aritu zaigu Josu Ibargutxi, frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformako kidea.

Aitor Urresti, EHUko irakaslea: ‘Kolokan dago zein eredu nahi den aurrera eraman trantsizio energetikorako’

Aitor Urresti EHUko irakaslea eta energia berriztagarrietan adituak trantsizio energetiko justu baterako bidean kontuan izan beharreko gakoez aritu zaigu. Kudeaketa eredua eta planifikazioa azpimarratzeaz gain, energia kontsumoa murrizteko bideari erreparatu dio.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image