Image

Gure begiz

All Stories

Iñigo Aduriz, kazetaria: "ERCk ahalbidetuko du Mozal Legearen erreforma"

Iñigo Aduriz El Diario.es hedabideko kazetariarekin aztertu dugu Madrilgo egoera politikoa. Mozal Legearen erreformari heldu diogu, eta nabarmendu du ERCk ahalbidetu egingo duela erreforma hori. Adurizek azaldu du ponentziak onartu duela lortutako akordio horren testuak aurrera egitea, eta PSOEk eta Elkarrekin Podemosek aurrera jarraitu ahalko dutela ERCren abstentzioarekin, nahiz eta EH Bilduk aurka bozkatu.

Niko Cuenca, ekonomialaria: "Kezkagarriena azpiko inflazioaren igoera da"

Inflazioak %5,8ra egin du gora urtarrilean. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) KPIaren datu aurreratua ematen du hilabete bakoitzaren amaieran, eta, azken hilabeteetako jaitsieraren ostean, gora egin dute berriro prezioek.
Niko Cuenca ekonomialariak nabarmendu du behin behineko datuak direla, eta hemendik bi astetara jakingo direla behin betikoak. Aipatu du INEk argindarraren eta gasaren merkatuko prezio librea erabiltzea erabaki duela lehen aldiz inflazioa neurtzeko, eta ikusi egin behar dela horrek zein eragin duen. Era berean, gehitu du erregaiak hobaritzeko sistema ere ez dela indarrean egon, eta hori ere antzeman egin dela. Horrez gain, azpimarratu du beherapenen efektuak ere eragina izan duela inflazioan: “Aurten aurreko urteetan baino beherapen txikiagoak egon direnez, inflazioak pixka bat egin du gora, eta esanguratsuena da inflazio orokorraren eta azpiko inflazioaren (azpiko inflazioa da energiaren eta produktu freskoen prezioak alde batera uzten dituena) arteko arrakala gero eta handiagoa dela da. Azpiko inflazioa %7,5era igo da, eta hori antzeman egiten da elikagaien saskian”. Cuencaren iritziz, horren zergatia izan daiteke BEZaren jaitsiera ez hainbeste igarri izana, enpresa askok aprobetxatu dutelako urte bukaera prezioak “eguneratzeko”, eta posible delako denda askok BEZaren jaitsiera hori prezioen eguneratzearekin “konpentsatu” izana.
Hori horrela, azpimarratu du, inflazio orokorra “mantendu” egin dela, baina kezkagarriena azpiko inflazioaren igoera dela.

Asier Blas, politologoa: "Ukrainako gerra tarteko gerra bat da AEBren eta Txinaren artean nazioarteko hegemonia lortzeko"

Ukrainako errusiar inbasioa hasi zenetik ia urte betera, Asier Blas EHUko zientzia politikoko irakaslearekin bat egin dugu; berarekin aztertu dugu nola aldatzen ari diren munduko ardatzak eta nolakoa izaten ari den gerraren bilakaera.
Alde batetik, ; Ukrainari emandako laguntza militarra beste fase batera eraman nahi duela NATOk, Alemania aurka agertu bada ere tanke jakin batzuk bidaltzearekin. Honek, adituak dioenez, dagoeneko goraka doan tentsioa gorago joatea ekarriko luke horrek.
Bestalde, munduko petrolio-industriaren desdolarizazioaz aritu gara, dagoeneko gertatzen ari dena. Txinako presidenteak abenduan Arabia Saudiko buruzagi nagusiekin izandako bilera gakoa izan zen petroyuanaren bultzada emateko…eta hasiera besterik ez dela azaldu du Blasek.

Ane Irazabal, kazetaria: "Alemaniak ez du talka zuzen bat bultzatu nahi Errusiarekin"

Alemaniak ez du NATOko kide askok eskatzen dioten pausorik eman nahi, izan ere, Mendebaldeak Ukrainako gerran gero eta parte-hartze zuzenagoa izatea ekarriko lukeelako. Ane Irazabal kazetariak azaldu digu horrek ekarriko lukeena eta baita ere aztertu dugu Alemaniak Errusiarekiko duen energia menpekotasunak zer-nolako ondorioak ekarriko dituen; besteak beste, ikatzaren ustiaketa areagotzea eta Lutheratzen gertatutakoa errepikatzea beste herri batzuetan ere.

Garbiñe Biurrun: "Kontrolatuta egon den erasotzaile batek ere ez du emakumerik hil"

Genero-indarkeria kasuetan pultsera telematikoak erabiltzearen "eraginkortasuna" azpimarratu du Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidenteak, ez dituelako gizonaren beste funtsezko eskubideak urratzen. Pultseraren ondorioz, gizonezkoa kontrolpean dago, baina ez dio bere beste oinarrizko eskubideen gauzatzea galarazten, “legearen araberako neurria" dela uste du.
Erasotzaileen aurrekari penalak jakinarazteari buruz, Biurrunek ohartarazi duenez, "eskubideen arteko talka izango litzateke: erasotzailearen intimitaterako eskubidearen eta emakumearen integritate fisikorako eskubidearen artekoa".
Pentsioen erreformei buruz eta sedizio delituaren indargabetzeari buruzko bere iritzia ere plazaratu du Biurrunek.

Iñigo Aduriz: "Abortuaren Legeari PPk eta Voxek duela hamar urte jarritako helegitea baztertuko dela aurreikusten da"

Konstituzio Auzitegiak maiatzaren 28ko hauteskundeak baino lehen konpondu nahi ditu gai polemikoenak. Berme-gorteko gehiengo aurrerakoiak, 11 epaileetatik zazpik, abortuaren legea, Celaa legea eta eutanasiarena bezalako gai arantzatsuek PPk eta Voxek erregistratutako errekurtsoen oztopoa gaindituko dutela dirudi. Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetariarekin aztertu dugu; eta begirada jarri dugu ere Katalunian, Macron eta Sanchez Bartzelonan bildu eta gero.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image