Image

Gure begiz

All Stories

Iban Onandia, psikologo klinikoa: ‘Psikologo bat beharrean, batzuetan sindikatu bat da behar duguna’

Mundu Osasunaren Nazioarteko Egunaren harria, Iban Onandia psikologo klinikoarekin hitz egin dugu. Gizartearen argazkia “konplexua” dela adierazi du, baina haur eta nerabeen osasun mentala bereziki zaindu beharrekoa dela aipatu du, “zaurgarriak” direlako. Era berean, baliabide eskasia salatu du, Europak gomendatzen dituen psikologoen laurdena baino ez dugula nabarmendu du. Onandiak, gainera, aipatu du osasun mentalarekin lotura zuzena izan dezakeela lan arloak, prekarietateak, kasu. Horregatik, batzuetan psikologoa beharrean sindikatu batera jotzea lehenetsi beharko litzatekeela uste du.

Julen Bollain, EHUko irakaslea: ‘Oinarrizko errentak aberastasunaren banaketa ekarriko luke, zerga erreformaren bitartez'

Julen Bollain EHUko irakasleak oinarrizko errentak gizartean ekarriko lituzkeen onuraz mintzatu zaigu; baita lau eguneko lan asteak ekarriko lukeenaz ere. Erresuma Batuan frogatzen ari dira eredu hori zenbait enpresatan, soldata berberarekin. Orain arte, langileen ongizatea handitu dela eta produktibitatea ere handitu egin dela egiaztatzen ari dira.

Gaizka Zabarte, Zaldibar Argitu: ‘Lakuak bere burua zuritu nahi du Zaldibarren inguruko EBren txostenarekin’

Europako Batzordeak bermatu egin du Lakuak Zaldibarko zabortegiaren kudeaketaren inguruan egindako jarduera, eta ondorioztatu du ez duela EBko legediaren “urraketarik” antzeman. Zaldibar Argitu taldeak “hiru orrialdeko dokumentua” dela azpimarratu nahi izan du; ikerketa beharrean txosten bat, eta Eusko Jaurlaritzak helarazitako informazioa izan dutela aztergai, “besterik ez”. Kontrara, epaileak Cedex-i eskatutako ikerketak barnebildutako irregularitate eta lege-hauste batzuk azaldu ditu Gaizka Zabarte Zaldibar Argituko bozeramaileak.
EBren txostenarekin Eusko Jaurlaritzak euren erantzukizunari buruzkoak itxitzat eman nahi izatea salatu du Zabartek, euren burua zuritzeko “beharra” dutela iritzi du. Honako galdera luzatu du: “Zabortegiaren gaineko kontrola Eusko Jaurlaritzarena bada, eta honek ondo egin badu, nola gertatu zen hondamendia? Noren ardura da?”.

Iñigo Aduriz, Eldiario.es: ‘Fiskalitatea izango da hauteskunde zikloaren erronka nagusietako bat’

PSOEk eta UPk 2023ko Espainiako aurrekontuak adostu dituzte. Aurreratu dutenez, “hainbat neurri sozial” adostu dituztelako lortu dute akordioa. Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetariarekin aztertu ditugu; baita langile publikoen soldaten igoera eta fiskalitatearen gaineko eztabaida ere.

Joxerra Senar, Berria: 'Los Arcoseko zirkuitua porrot handi bat izan da sektore publikoarentzat'

7 miloi euroren truke saldu du Nafarroako Gobernuak Los Arcoseko zirkuitua Erresuma Batuko MSV Group taldeari. Zirkuitua eraikitzea, ustiatzea eta zorrak pagatzea 72 milioi ingurko gastua izan du, eta kostatu denaren %10-rengatik saldu du zirkuitua kudeatzen duen NICDO enpresa publikoak. Joxerra Senar, Berriako kazetariak azpiegitura polemikoaren inguruko iritzia partekatu du.

Libe Mimenza, Behategia: ‘Era digitaleko informazio jario etengabeak deskonexiorako beharra sortzen du’

Pertsona batzuek nahiago dute ohiko komunikabideetako berriak alde batera utzi, eta geroz eta gehiago dira albisteak oro har edo albiste batzuk saihesteko hautua egiten dutenak. Joera hori ikusi du kazetaritza ikertzeaz arduratzen den Reuters institutuak. Euskal Hedabideen Behategiko ikerlariara da Libe Mimenza eta berrekin aztertuko ditugu ikerketaren ondorioak.

Jon Kortazar, Geopolitikaz: ‘Latinoamerika berriaren traktorea izan daiteke Lula’

Garaipen gazi-gozoa Brasilen, hauteskunde kanpaina gogorra eta itxiaren ostean. Inkestek adierazten zuten baino sendotasun handiagoa erakutsi du Lulak hirugarren agintaldi presidentziala lortzeko aukeraren inguruan, baina zalantza asko sortzen dituen aurkariaren aurka; Jair Bolsonaro eskuindarra eta egungo presidentea. Bigarren itzuliaren zain, azken emaitzek munduko harremanetan izan dezaketen norabidea aztertu du Jon Kortazar EHUko irakaslea eta Geopolitikaz ikerketa taldeko kideak.

Agus Hernan, Foro Soziala: ‘Motibazio politikoko euskal presoentzat ere izan behar da justizia errestauratiboa’

Urte bat betetzear da Eusko Jaurlaritzak espetxeen gaineko kudeaketaren eskumena eskuratu zuenetik. Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzaileak “positiboki” baloratzen du azken urtea, espetxe politika propio baten beharra “kontsentsu zabal baten gainean eraikia” izan dela nabarmendu nahi izan du. Hurbilketak azken hilabete hauetan guztiz garatzea espero du. Hemendik aurrera, salbuespenezko espetxe politikarekin guztiz amaitzea (preso gaixoak edo 70 urtetik gorakoak) baina, batez ere, birgizarteratze prozesuaren oinarriak definitu behar direla azpimarratu du, “justizia errestauratibo” horren zutabeak definitzea, alegia.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image