Skip to main content

Aitzol Asla: "Legedia arrunta aplikatu beharko litzaieke presoei"

Gure begiz

Presoen birgizarteratze prozesuan dauden oztopoak biltzen dituen txostena aurkeztu zioten atzo Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari Foro Sozial Iraunkorreko kideek. Aitzol Asla abokatua ordezkaritza taldeko kideak bilerako sentsazioen berri eman digu, eta nabarmendu du "oso positiboa" izan zela.

Aslaren esanetan, legedia arrunta aplikatu beharko litzaieke presoei. Ordea, salatu du "ustekabeko" arazok izaten dituztela espetxeetako tratamendu batzarretan, baina batez ere, Auzitegi Nazionalean. Azaldu duenez, espetxe arloan preso hauentzako "ezinbestekoa" bidea da Auzitegi Nazionala: "Espetxe zaintzako epaitegi zentrala bertan dago, eta errekurtso guztiak zigor arloko salak eta fiskaltzak aztertzen ditu. Hor ikusten dira oztopoak, batez ere beste garai bateko argudioak ibiltzen direlako". Pertsona horien progresioa "oztopatzen" dutela dio Alsak, eta azken hilabeteetan ikusteko egoerarekin "kezkatuta" daudela adierazi du.

Alsak nabarmendu du Auzitegi Nazionalean mugitzen diren Estatuko hainbat indar eta biktimen kolektibo batzuk presio egiten dutela, eta adierazi du horri aurre egiteko bidea "normaltasuna" eta "kontsentsua" ezinbestekoak direla.