Alex Lopez: "Ordainketa sistemaren kontrola berreskuratzea da Ekhilur txanponaren helburua"

Ekhilur ordaintzeko sistema jarri berri dute martxan Bilbon eta Hernanin, eta Alex Lopez Ekhilur kooperatibako kideak eman dizkigu xehetasunak. Azpimarratu du sistema hori "txanpon bat baino gehiago dela, ordainketa sistema osoa". Xedea "ordainketa sistemaren kontrola berreskuratzea" dela nabarmendu du.

Lehenbiziko probak abiatuta, "saretze prozesua" egiten eta "indarrak biltzen" ari dira orain. Dena ondo joatekotan, urtebete barru beste udalerri batzuetara hedatzea espero dute.

Zerikusia duten artikuluak