Skip to main content

Ana Elena Altuna: 'Asilo prozedurak ez dira neutralak, herrialdeen harremanek zerikusia dute'

Gure begiz

Ukrainako gerrak eragindako errefuxiatuen kopurua milioi erdi baino gehiago dela kalkulatu du NBEk. Datorren ostegunean, Europar Batasunak orain arte inoiz aplikatu ez duen neurria eztabaidatuko du: hondamendi batetik ihesi doazen errefuxiatuen harrera mugagabea. Eusko Jaurlaritzak Ukrainako errefuxiatuak hartzeko erakundeen arteko mahaia deitu du gaurko. Ana Elena Altuna Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideak aztertu du egoera. Salatu duenez, Europatik prestatzen ari den programa "aurretik egon beharko litzateke martxan".