Skip to main content

Ane Irazabal: 'Proxenetak errefuxiatuen ahultasun egoeraz probetxu hartzen saiatzen ari dira'

Gure begiz

Ukrainako inbasioa hasi zenetik hilabete betetzear denean, 10 milioi pertsona desplazatu dira; horietako 3 milioi t’erdi Ukrainatik kanpo ihes egin dute. Berlingo tren geltoki nagusia Ukrainar errefuxiatuen harrera gune handia bilakatu da, eta Ane Irazabal kazetariak azaldu digu bertako egoera.

Adierazi duenez, errefuxiatuen egoera zaurgarriaz aprobetxatu nahien dabiltza pertsona trafikatzaileak; Berlingo tren geltokian, Polonian eta mugaldeko herrialde askotan proxenetak "emakumeengana hurbiltzen dira salerosketa sareetan sartzeko". Egoera honen aurrean, Berlingo geltokian segurtasun protokolo bat martxan jarri dutela nabarmendu du.
Berlinera egunero hamar mila errefuxiatu heltzen direla eta, Olaf Scholz kantzilerrak adierazi du Alemaniara heltzen diren errefuxiatu guztiak ongi etorriak izango direla eta ez zaiela kuotarik ezarriko, Irazabalek aipatu duenez.