Skip to main content

Ane Santesteban: "Joko Olinpikoetara joatea merezi dudala uste dut"

Gure begiz

Ane Santesteban txirrindulari gipuzkoarra elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Espainiako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen, Mavi Garciarengandik hamabi segundora. Eroriko txiki bat izan zuen helmugara iritsi baino zortzi kilometro lehenago, baina esan digu horrek ez duela emaitza baldintzatu: "Mavi indartsuagoa izan zen eta kitto". Hasieran "triste" sentitu zen ez zuelako lasterketa irabazea lortu; hala ere, orain pozik dagoela dio, "dena" eman zuelako. Hurrengo erronka Tokioko Joko Olinpikoetan izango du.