Skip to main content

Gorka Berasategi, kazetaria: 'Gakoa izaten da asmo handiko araudi hauek nola betearazten diren, zenbateraino diren eraginkorrak'

Gure begiz

Europako Batasuna da munduko "deforestazio inportatzailerik” handienetan bigarrena, WWF Naturarentzako Mundu Funtsa erakundearen ikerketa baten arabera. Blokeak deforestazioan, klima aldaketan eta biodibertsitatearen galeran duen erantzukizuna murrizte aldera, EBk araudi proposamen bat bultzatu du. Europako Parlamentuak Bruselaren hasierako testua moldatu du, ekologisten zenbait eskari jasota. Batzordeak, kontseiluak eta parlamentuak adostu behar dute orain araudia.