Skip to main content

Gotzon Barandiaran: 'Euskarazko kulturgintzaren transmisioa ez dago bermatuta'

Gure begiz

'Sormenean hezi, kulturan bizi' II. jardunaldiak ospatuko dira urriaren 23tik hasita azaroaren 20ra, Udako Euskal Unibertsitateak, Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatuta. Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea antolatzaileetako bat da, eta jardunaldiek abiapuntu zehatza eta argia dutela baieztatu du, euskarazko kulturgintzaren transmisioa "ez dago bermatuta". Lehenengo jardunaldietan egoeraren erradiografia eginda, datozen egunetan erronkak identifikatu eta horiei aurre egiteko proposamenak bilduko dituzte.
Barandiaranek parte hartzeko gonbitea luzatu du, eta "egunez egun" apuntatzeko aukera dagoela nabarmendu du.

Izen ematea hemen: http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1654/Euskal%2Bkultur%2Bsorkuntzaren%2Btransmisioa.%2BSormenean%2Bhezi%252C%2Bkulturan%2Bbizi.%2BII.%2BJardunaldia.