Skip to main content

Haimar Altuna: "Eraso hauek erakusten dute gatazka politikoak konpondu gabe jarraitzen duela"

Gure begiz

Sortuk jakinarazi zuen atzo Espainiako Audientzia Nazionalak 'Kalera Info' aldizkaria eta Kalera Kalera webgunea ixteko agindua eman zuela, eta Haimar Altuna Sortuko Nazio Kontseilua kidearekin hitz egin dugu egoeraren berri izateko.

Bere esanetan, 13/13 auziak zein Espainiako Audientzia Nazionalaren aginduak erakusten dute "herri honek Estatu espainiarrarekin duen gatazka politikoak konpondu gabe" jarraitzen duela. Gainera, erabakiaren atzeko prozesua "irregularra" izan dela azpimarratu du: "Guardia Zibila txosten guztiz manipulatuak egiten ari da, eta Audientzia Nazionalak bere egiten ditu inolako kontrasterik gabe".

Era berean, Altunak nabarmendu du "elkarbizitza ahoan darabiltenek beraien tamainako urratsak emango balituzte, beste egoera batean egongo zatekeela Euskal Herria.