Skip to main content

Hibai Etxebarria: "Garai mingotz hauei aurre egiteko diskoa da 'Goxokiak'"

Gure begiz

Hibai Etxeberria musikaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Emanaldia eskainiko du uztailaren 1ean, Aurrera Fest jaialdian, eta Goxokiak diskoa aurkeztuko du bertan. Pandemia garaian ekoitzitako diskoa den arren, abesti alaiak eta dantzagarriak bildu ditu: "Nire filosofia da momentu txarretan aurrera egin behar dela; garai honetara egokitzen diren kantak sortzen saiatu naiz", azaldu du musikariak.