Skip to main content

Iñaki Iriondo, kazetaria: “PSE-EEk eta EAJk erabaki beharko dute PPren babesaz baliatzen den

Gure begiz

Hauteskunde emaitzak eta alderdi politikoen arteko paktuak aztertu ditugu Iñaki Iriondo GARAko kazetariarekin. Iriondok azpimarratu du EH Bilduk Gasteizko 12 auzotan irabazi duela, PSE-EEk zazpitan, PPk seitan, eta EAJk auzo bakarrean. Iriondok nabarmendu du PPk dagoeneko esan duela negoziatu egingo duela Vitero alkate izan ez dadin, eta dio orain PSE-EEk erabaki behar duela bere hautagaia alkatetzarako agertzen duden ala ez, eta EAJk zer egiten duen.
Zentzu horretan, 2015ean gertatutakoa gogoratu du Iriondok: “2015ean, EH Bilduk, bigarren alderdi bozkatuena izanik, Maroto alkatetzatik kentzeko Gorka Urtarani eman zion bozka. Orain ikusiko dugu EAJ zein PSE-EE Marotoren ekipoan zegoen pertsona baten babesaz baliatzen den EH Bilduri alkatetza kentzeko”. Horrez gain, aipatu du Elkarrekin Podemosek jakinarazi duela ez dela EAJrekin elkarrekin joango, eta bere apustua dela Foru Aldundian zein Udalean ezkerreko gobernua osatzea.