Skip to main content

Iñigo Aduriz: 'Etxeko langileen lan eskubideak aitortzea aurrerapauso handia da'

Gure begiz

Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetariarekin jorratu ditugu zenbait berri. Etxeko langileei euren sektoreko lan eskubideak berretsi zaizkie, Kongresuak LANEren 189 hitzarmena berretsita. Honek suposatuko duenaz eta oraindik dauden erronkei buruz aritu da Aduriz.

Bestalde, aste honetan indarrean sartu da elektrizitatearen prezioa jaisteko helburuarekin gasaren prezioa mugatuko duen neurria; baina, bero-bolada dela eta, momentuz, ez da aldaketa nabarmenik, Adurizek azaldu duenez.

Sahararekiko Sanchezen Gobernuak hartutako erabakiaren ondotik Algeriaren eta Espainiaren arteko krisi diplomatikoa ere aztertu du; oraindik galdera asko erantzunik gabe daudela azpimarratuta.