Skip to main content

Iñigo Hernando: 'Usansolotarren erabakia entzutea garrantzitsua zen'

Gure begiz

Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea izan dugu Gurean Gaur magazinean, igandean Usansolo udalerri bilakatzeko egindako herri galdeketaz hitz egiteko.

Galdakaoko alkatearen aburuz, igandeko bozketak jasotako erantzuna "oso positiboa" da, izan ere %63ko partaidetza izan zuen. Usansolotarrek hitz egin zutela nabarmendu du; eta Usansolo Galdakaotik bereizteko "berme guztiak" daudela erakusten duen ikerketen txostena Foru Aldundira igorri dutela azpimarratu du. Hemendik aurrera, Aldundiaren ebazpenaren zain geldituko dira; uda aurretik espero da.