Skip to main content

Ixone Retes: "Tubacex-en itxierak Aiaraldearen heriotza ekarriko luke"

Gure begiz

Tubacex-eko langileek 90 bete dituzte greban dagoeneko, eta borrokan jarraitzen dute enpleguaren defentsan. Gaurkoan, Eusko Legebiltzarrean izan dira eta, bestetik, Amurrioko epaitegian elkarretaratzea egin dute, pikete batean parte hartzeagatik epaitu behar zituzten langileei elkartasuna adierazteko. Tubacex-eko langile Ixone Retesek egoeraren berri eman digu.