Skip to main content

Jon Hernandez, kirol kazetaria: “Elordi Altuna baino gehiago izan zen atzoko partidan”

Gure begiz

Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kirol kazetariarekin. Elordik irabazi du Buruz Buruko txapelketa, eta nabarmendu du Altuna baino gehiago izan zela mallabiarra.
Futbola ere izan du hizpide, eta nabarmendu du Osasunak Europako txartela lortu duela Gironari 2 eta 1 irabazi ondoren. Athleticek, berriz, bana berdindu du Real Madrilen aurka, eta zortzigarren amaitu du Liga; Europako Ligatik kanpo gelditu da, beraz.. Errealak ere arratsalde borobila izan du: irabazi egin du Sevillaren aurka, eta era berean, Asier Illarramendi jokalaria agurtu zuten.
Julen Aginagalde Bidasoako eskubaloi jokalariari ere agur esan diote. 10 denboraldi egin ditu taldean, bi etapa ezberdinetan; lehenengoa 1999 eta 2006 urte artean, eta azkenak azken hiru urteetan. Jon Azkue kapitainak ere bere azken partida jokatu zuen Bidasoarekin.