Skip to main content

Julen Arzuaga: 'Cabacas familiari egiarako aukera itxi diote, justiziarena itxi zioten bezala'

Gure begiz

Cabacas auzian epaitutako sei ertzainetatik bosti zabaldutako espedienteak artxibatuko ditu Ertzaintzak, horien artean zigortu zuten ertzain bakarra dago. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, ikerketa artxibatu dute dagoeneko bost agenteak ez direlako Ertzaintzako kide.

Cabacas auziaren gaineko agerraldia EH Bilduren eskariz egin du Josu Erkoreka segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Julen Arzuaga legebiltzarkideak "kolpe latza" izan dela adierazi du, "oso beharrezkoa" ikusten zuten ikerketa eta segurtasun sailburuak emandako azalpenak "onartezinak, lotsagarriak eta gezurrezkoak" iruditu zitzaiela azaldu du.

Arzuagak dioenez, jende gehiago dago inplikatuta eta horiei espediente disziplinarioa zabaltzea "posiblea" da, "borondatea" falta dela salatu du. Gaineratu du ertzain horiek jubilatuta edo ertzaintzatik kanpo egoteak ez du kentzen ikerketa hori egiteko aukera.

Hilketan inplikatua egon ziren pertsona guztiekiko "inpunitate eskema bat jarri nahi zen martxan", baieztatu du Arzuagak. Gaur gaurkoz, "alternatiba gutxi" gelditzen direla azaldu du.