Naziotasuna, euskal kirolariak eta euskararen presentzia aldarrikatzea helburu

Maitane Junguitu Game Erauntsia elkarteko eta Patxi Gaztelumendi Gu ere bai ekimeneko kidea elkarrizketatu ditugu Hamaika Telebistan, Euskal Liga FIFA21 Euskal Ligaz. Junguituk txapelketaren nondik norakoak azaldu dizkigu, eta bideojokoetan euskararen presentzia handitzeko lanean dihardutela adierazi du. Gaztelumendik azpimarratu du kirolaren bidez euskal herritarren "nortasuna" aldarrikatzea, eta euskal kirolariak mundura plazaratzea dela beren helburua.  Gamerauntsia.eus atarian eman daiteke leihaketarako izena.

FIFA21 txapelketako finala Aberri Egunean, apirilaren 4an, jokatuko da eta zuzenean emitituko dugu Hamaika Telebistan, Beñat Zarrabeitia eta Olatz Foruria kazetariek gidatuta. Otsailaren 25era arte eman daiteke izena Game Erauntsiaren webgunean.

Zerikusia duten artikuluak