Skip to main content

Mertxe Aizpurua: 'Etengabe ari gara presionatzen Madrilek akordioak bete ditzan'

Gure begiz

Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramailea Kongresuan izan dugu Hamaika Telebistan, arratsaldean PSOEk eta Podemosek egingo duten bileraren atarian, lan erreformak sortutako krisiari korapiloa askatzen saiatzeko. Aizpuruak uste du ez dutela "beste erremediorik" adostutakoa betetzea baino; eta horretarako "presionatzen jarraituko" dutela baieztatu du. Madrilgo Gobernuko hika-mikak testuinguru gako batean datozela azpimarratu du: "Etorkizuna da une honetan hainbat eremutan erabakitzen ari dena". Ildo honetan, azaroaren 20an EH Bilduk antolatutako manifestazioarekin bat egitera deitu du.