Skip to main content

Musika, zinema, antzerki eta literatura proposamenak ekarri ditu Irati Agirreazkuenagak

Gure begiz

Irati Agirreazkuenaga aktoreak kultur arloko albiste eta proposamenak egin dizkigu Hamaika Telebistan. Musika arloan, Olatz Salvadorren 'Aho Uhal' diska berriaz mintzatu zaigu, eta zineman, Goya sarietarako hautatu dituzten euskal filmak (Ane, Akelarre eta Baby) izan ditugu hizpide. Otsailean izango den Hilbeltza euskal nobela beltzaren astea ere aipatu digu, eta astebururako antzerki proposamena ere egin digu: larunbatean Khea Theater ikusteko aukera izango da Berrizko Kultur Etxean.