Skip to main content

Patxi Gaztelumendi: ‘Elexpururen desobedientzia ekintzak ez du ondoriorik izan momentuz’

Gure begiz

Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa ospatzen ari dira Bizkaian. Europa osoko kirolariak etorriko dira Euskal Herrira txapelketan parte hartzera, baina antolatzaileek iragarri dute Espainiako edo Frantziako elastikoa jantzi beharko dutela euskal jokalariek, eta hori egin ezean deskalifikatu egingo dituztela. Dena den, Juan Martin Elexpuruk Espainiako jantziei uko egin eta bere klubekoekin hartu du parte beteranoen Europako Duatloi Txapelketan. Gu Ere Bai taldeak keinu bera egitera animatu ditu aste barruan ariko diren euskal kirolariak. Taldeko bozeramailea da Patxi Gaztelumendi, harekin aztertu dugu gaia eta euskal selekzioak eratzeko aukeraz, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren akordioaren ondotik.