Skip to main content

Sabino Cuadra: 'Ozeano bat zeharkatu eta 10.000 kilometro egin behar izan ditugu justizia bila'

Gure begiz

Maria Servini epaile argentinarrak Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohia auzipetu izana ospatu du SF 78 Gogoan elkarteak. Plataformak elkarretaratzea antolatu zuen larunbatean, 78ko San Ferminetan polizia tiroz erahildako German Rodriguez hilarriaren aurrean, Iruñean.