Skip to main content

Sara Polo: 'Ukrainatik ihesi, familiak banandu dira eta ume batzuk bakarrik heldu dira mugara'

Gure begiz

Ukrainako inbasioa hasi zela hilabete bat betetzear denean, desplazatuen kopuruak goraka jarraitzen du. Hiru milioi errefuxiatu baino gehiago dira dagoeneko, horietatik erdia haurrak. Sara Polo Save The Children erakundeko haurren politiketarako arduradunak eman digu ume ukrainarren egoeraren berri. Azaldu duenez, Ukrainan dauden haurrak "arrisku larrian" daude, kalte fisikoak eta emozionalak bizitzen ari direlako. Ihes egitea lortu dutenek ere zailtasunei aurre egin behar diete; Polok gaineratu du haurretako batzuk bakarrik iristen ari direla herrialde mugakidetara. Horietako asko 14 urtetik beherakoak direla gaineratu du.