Skip to main content

Unai Apaolaza: 'Burujabetza ekintza indartsua eta alaia izango da ekainaren 4koa'

Gure begiz

Ehun-ek deitutako lehen burujabetza ekintza masiboa izango da ekainaren 4koa; burujabetza iraultzari hasiera eman nahi diona; Irungo Ficoban izango da, eta herritarrei dei egin die ekitaldira mozorrotuta joateko.

Hitzordua larunbatean iragarri zuen Ehun mugimenduak Donostian egindako ekitaldian; egun berean, David Fernandez ANCko lehendakariodea eta Unai Apaolaza Ehuneko kidearen arteko solasaldia ere antolatu zuten, euskal eta katalan errepublikei buruz hausnartzeko.

Unai Apaolazak berak kontatu dizkigu bertan esandakoak.