Skip to main content

Vero Satrustegi: "Oraindik abortua ilegala da Mexikoko 32 estatutatik 28tan"

Gure begiz

Vero Satrustegi Perun dagoen kazetariarekin bat egin dugu Hego Amerikako aktualitateari heltzeko. Besteak beste, Mexikoko Coahuila estatuan abortua despenalizatzeaz, Haitiko egoera soziopolitikoaz, Brasilgo krisi instituzional sakonaz eta Bogotak milioi bat migratzaile behin-behinean hartzeko erabakiaz hitz egin dugu.

Satrustegik azpimarratu duenez, Coahuila estatuko auzitegiek abortua despenalizatzeko erabakia hartu du, baina gogoratu du oraindik "bide handia" dagoela egiteko: "Oraindik abortua ilegala da Mexikoko 32 estatutaik 28tan, eta hainbat emakumek herrialde osoa gurutzatu behar izaten dute abortatu ahal izateko".

Brasilgo krisi instituzionala hizpide, nabarmendu du milaka pertsona kalera atera direla Bolsonaroren aurka. Hala ere, nabarmendu du manifestazioak ez dituela ezkerrak antolatu, "kutsu liberala" duen Movimiento Brasil Libre dalakoak baizik: "Bolsonaro Hayako Nazioarteko Gorte Penalera eraman nahi dute genozidioagatik, Covid19aren pandemiari aurre egiteko hartu duen paperagaitk, eta besteak beste, usteleria leporatzen diote txertoekin egindako negozioarengatik", azaldu du Satrustegik.