Skip to main content

Yasmine Khris Maansri: "Nafarroara etorri nintzenetik dena euskaraz josten hasi nintzen"

Gure begiz

Apirilaren 15ean, Iruñeko Golem zinemetan Iñaki Alforjak sortutako "Biziprest: Gehiago gara" dokumentala aurkeztuko dute. Bertan, hainbat lan, adin eta motibaziotako herritarrak azaltzen dira, eta horietako bat da gure lankide Yasmine Khris Maansri. Gurean Gaur albistegian berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.