Skip to main content

Zuriñe Rodriguez, Sudergintza kooperatiba: ‘Faxismoaren gorakada indartu du Bolsonarok’

Gure begiz

2021eko urtarrilaren 6an Ameriketako Estatu Batuetan izan zen, eta 2023ko urtarrilaren 8an, Brasilen: Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiaren ehunka jarraitzailek Brasilgo Kongresua hartu dute, Brasilian. Luiz Inacio da Silva Lula presidentearen aurka egiten ari ziren manifestazio bat kongresura iritsi da; han, Poliziaren hesia gainditu, eta eraikinera sartu dira. Han zeuden hainbat gauza suntsitu dituzte, besteak beste. Zuriñe Rodriguez kazetari eta analistarekin aztertu dugu gertatutakoa.