Skip to main content

Hizkuntza gutxituak babesteko legea "historikotzat" jo du euskalgintzak

Gurean Gaur

Murgiltze eredua arautuko da hemendik aurrera, Ipar Euskal Herriko eskola publikoek euskarazko eskaintza izan beharko dute eta euskaraz ikasteko diru laguntzak ere izango dira. Bestelako gaiak ere arautuko ditu legeak; seinaletika elebiduna ezartzea, esaterako.

Euskalgintzak, talde politiko eta hautetsiek legearen garrantzia azpimarratu dute, eta "historikotzat" jo dute atzoko erabakia.