Klik batean

All Stories

Azaroaren 20a Transgeneroen Oroimenaren Eguna da

Azaroaren 20a Transgeneroen Oroimenaren Eguna da, indarkeria tranfoboagatik hildako pertsona transgeneroak oroitzeko eta komunitate transgeneroak jasaten duen indarkeriaz ohartarazteko eguna.

Naizen haur eta gazte transexualen eta haien familien errealitatea ezagutarazten duen elkartea da, eta haur eta gazte transexualentzat garrantzitsuak diren eremuetan egiten du lan: heziketan, osasun arloan, arlo sozialean, kulturalean, kirolean, eta baita arlo juridikoan eta komunikabideetan ere. Helburu argia dute: transexualitatearen despatologizazioa eta aniztasunean oinarritutako jendartea lortzeko bideak jartzea.

Albina Stardust pertsonaia gisa sortu zen hasieran, baina, egun, Enekoren identitatearen parte da. Asko ikasi dute batak bestearengandik, eta Enekoren hitzetan, bere identitatea Albinari esker garatu du. Drag izatea zer den, zein erreferente dituen, eta gauza gehiagoz hitz egin dugu Albina Stardust-ekin.

Aurten 30 urte betetzen dira Fredy Mercury hil zenetik; bere bizitzari errepasoa emango diogu.

Patxi Abasolo: 'Lortu dugu ikasleak azalean jartzea'

Nafarroako Memoriaren Institutuaren Memoria duten Eskolak programa zeharkako proiektu gisa jaio da eta bere helburua hezkuntza alorraren eta memoriaren aldeko politika publikoen elkargune izatea da, batez ere memoriaren tokiei, desobiratzeei eta giza eskubideen urraketa prozesuen ikerkuntzei dagokienean.

Mendillorriko arduraduna da Patxi Abasolo, eta bertan egin duten azken erakusketaz mintzatu zaigu.

Historia arte bihurtuz

Aurten‘Lurperatutako ahotsak’ Alaitz BHIko Arte Eszenikoen, Musikaren eta Dantzaren Batxilergoko ikasleen musikala esteinatu zen Barañaingo auditorioan. 62 ikaslek hartu zuten parte ikuskizunean. Antzezlanean Anastasini zirkuko gertaera historikoa kontatu zuten, Gerra Zibilean Lodosara iritsi eta bertan gertatutakoa.

Zinema eta margoa betidanik eskutik joan diren arteak izan dira. Ehunka zuzendarik historiako hainbat garaitako pintura-lanen aipamen handiak egin dituzte beren plano eta arte-diseinuetan.

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak “Ortzadar, 40 urte txistua jotzen sanferminetan” dokumentala estreinatu dute aurten. Nafarroako Filmotekan egin zuten lehen proiekzioa. Mikel Petrirenak elkarteaz eta dokumentalaren prozesuaz hitz egin zigun.

Iosu Zapatak Euskal Herrian kunbia estiloa lantzen zuten talde gutxi zeudela ikusi zuen, eta Guarimba taldea sortu zuen. 'Tasio' abestia argitaratu dute, Montxo Armendarizen filmari omenaldi eginez. Gainera, bideoklipean Patxi Bisquert aktoreak parte hartu du.

Klik batean | Literatur proposamenak

Katakrak argitaletxeak 'Excepcionalismo sexual' liburua argitaratu du. Nerea Fillat argitaletxeko kideak liburuaren idazleaz, argitaratzearen arrazoiaz eta liburuak kontatzen duenaz hitz egin digu. Horrez gain, Diana Arbonies 'La Crafetera' sorkuntza espazioko kide da, eta familiei zuzendutako tailer ugari egiten dituzte. Ezagutu nahi?

 13 urte bete dira Miriam Makeba, Ama Afrika izenez ezaguna, hil zenetik. Gaurko saioan bere bizitzari errepaso txikia egingo diogu.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image