'Kutxidazu bidea Ixabel' musikaleko kide diren Maira Redondo eta Xanti Korkostegi eta 'Jaso' musikaleko Ane Aleman eta Imanol Janices protagonistak ezagutu ditugu Klik Batean saioan.

'Kutxidazu bidea Ixabel' musikaleko kide diren Maira Redondo eta Xanti Korkostegi eta 'Jaso' musikaleko Ane Aleman eta Imanol Janices protagonistak ezagutu ditugu Klik Batean saioan.
Skabidean Taldearen 'Hiri zahar zikina' disko berriaz hitz egin dugu Nikolas Leonardo tronpetistarekin eta Antonio Iriarte bateria-jotzailearekin. Oihan Arizalak 'Goiari' trikitixa diskoaren berri eman digu eta Bastardix taldearen 'Amestutako lurraldea' lana ezagutu dugu Ander Nagore eta Gorka Lascortekin.
Raimundo El Canastero duela urtebete sortutako proiektua da. Haien hasiera berezia izan zen arren, taldea handitzen joan da eta haien abesti propioak kaleratu dituzte. Izan ere, haien helburua 'Raimundo' ahalik eta urrunen eramatea da.
Ekainaren 18an banda osoaren aurkezpena egingo dute Berriozarren.
Baizera! duela urte batzuk beste talde batean elkartu zen lagun talde bat da. Handik urte batzuetara proiektu aldaketa bat egin eta Baizera! sortu zuten. Estilo berri bat jorratu dute eta horren islada 'Funka sartu' lana izan da.
Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, Askapena erakunde internazionalistak brigadak antolatu ditu berriz, eta horri buruz hitz egin dugu Lucia Etxeberriarekin. Horrez gain, Jose Miguel Etxeberria Naparraren desagerpena oinarri duen 'Bolante baten historia' dokumentalaz hitz egingo dugu Iban Toledorekin, eta Memoria duten eskolak egitasmoa izango dugu hizpide Patxi Abasolo Mendillorri Institutuko arduradunarekin.
Iruñerriko euskaldunentzat erreferenteak diren bi egitasmo ezagutuko ditugu aste honetako Klik Batean saioan: Iruñerriko Mintzakuadrillak egitasmoa eta Karrikiri elkartea. Zer diren jakin nahi? Hona hemen prestatu dugun erreportaje sorta.