Hitzekin eta irudiekin jolasean

Hitza, musika eta antzerkiarekin jolasean arituko gara aste honetako Klik Batean saioan. Iruñerriko hainbat artista ezagutuko ditugu: Amaia Elizagoien ipuin kontalaria eta Amelie proiektuaren bultzatzailea, Olaia Olaverri eta Diana Arboniés Kaba inurria ipuin musikatuaren sortzaileak, eta Iosune de Goñi idazle, argazkilaria eta itzultzailea. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lehen saria irabazi berri du Itzalak uraren azpian lanarekin, eta Liberoamerika argitaletxeko editorea da.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image