Skip to main content

Klik Batean | Ventura Ruiz eta Oier Zuñiga

Klik batean

Ventura Ruiz eta Oier Zuñiga antzerkilariak ezagutu ditugu Klik Batean saioan. Ventura Ruiz antzerki amateurreko aktorea izateaz gain, idazketa lantzen du genero literario ugaritan: poesia, ipuinak, antzerkia eta eleberria. Bere jarduera dibertsifikatuaren fruitu dira Nafarroako liburutegiek egindako ipuin kontaketak.

Oier Zuñigak, Iruñeko aktore eta zuzendari gazteak, bere antzerki ibilbidea kontatu digu, eta azken hilabeteetan aurkezten ari den eta dolua jorratzen duen 'Eresia' lana ezagutu dugu.